Antzerkia eta dantza
                                            
                    Dantza Familian Nerea Gurrutxaga
2025 azaroak 8
Larunbata
11:00 - 12:00
Doan
Euskara / Haurrak
Matrikulazioa: 2025 azaroak 3 • 11:30

Ekimen honek artea eta, bereziki, dantza haurrak dituzten familiei gerturatzea du helburu. Modu ludiko eta parte-hartzailean, familia osoak sormen gaitasuna lantzeko, erritmo eta mugimenduan barneratzeko eta giza harremanetan sakontzeko aukera izango du. Oraingo honetan, Nerea Gurrutxaga koreografo eta dantzariak zuzenduko du dantza tailerra.
4 urtetik gorako haurren familiei zuzenduta dago eta haurrek gutxienez heldu batekin etorri beharko dute, saioan berarekin partehartzeko. Helduek eta haurrek eman behar dute izena azaroaren 3an 11:30etik aurrera (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez).