Antzerkia eta dantza
Dantza Familian Haizea Andueza
2026 urtarrilak 24
Larunbata
11:00 - 12:00
Doan
Euskara / Haurrak
Matrikulazioa: 2026 urtarrilak 16 • 11:30

Ekimen honek artea eta, bereziki, dantza haurrak dituzten familiei gerturatzea du helburu. Modu ludiko eta parte-hartzailean, familia osoak sormen gaitasuna lantzeko, erritmo eta mugimenduan barneratzeko eta giza harremanetan sakontzeko aukera izango du. Oraingo honetan, Haizea Andueza koreografo eta dantzariak zuzenduko du dantza tailerra.
4 urtetik gorako haurren familiei zuzenduta dago eta haurrek gutxienez heldu batekin etorri beharko dute, saioan berarekin partehartzeko. Helduek eta haurrek eman behar dute izena urtarrilaren 16an 11:30etik aurrera (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez).