Dantza FamilianNuria Pérez
2026 apirilak 18
Larunbata
11:00 - 12:00
Doan
Euskara / Haurrak
Matrikulazioa: 2026 apirilak 13 • 11:30

Nuria Pérez koreografo eta dantzariak gidatutako tailer honek dantza haurrak dituzten familiei gerturatzea du helburu. Modu ludiko eta parte-hartzailean, familia osoak sormen gaitasuna lantzeko, erritmoan eta mugimenduan barneratzeko eta giza harremanetan sakontzeko aukera izango du.
4 urtetik gorako haurren familiei zuzenduta dago eta haurrek gutxienez heldu batekin etorri beharko dute, saioan berarekin parte hartzeko.
Oharra:
Doan da, baina izen-ematea beharrezkoa da. Helduek eta haurrek eman behar dute izena apirilaren 13an 11:30etik aurrera (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez). Informazio gehiago: 943 483860 / [email protected].
Ikastaroa Dantza Aretoan izango da.