Dantzarako danbolina txistularien tradiziotik abiatutaAIKO Taldea
2026 martxoak 28
Larunbata
17:00-20:00
25 €
Euskara
Matrikulazio azken eguna: 2026 martxoak 28 • 17:00

AIKO Taldeak (Aiko Kultur Elkartea) Sakontzen (20 urte) mintegi-zikloa antolatu du bere 20. urteurrena ospatzeko. Urtarriletik maiatzera Victoria Eugenia Antzokiko Dantza aretoan hilean behin emango den bost saio monografikoko programa bat osatu du.
Zikloa banakako bost saiotan antolatu da, bakoitza bere aldetik eta bere izen-ematearekin. Hirugarren proposamen honetan txistulari/danbolintero eta dantzaren arteko lotura berreskuratzeko edo trasmititzeko proposamen batekin datozkigu elkarlanean AIKO Taldea eta Euskal Herriko Txistulari Elkartea.
Mintegiak musikako eta dantzako irakasleei, dantza taldeei, musika tradizionaleko profesionalei eta dantza sistemetan sakondu nahi duten dantzari eta ikertzaileei zuzenduta daude. Saioek izaera praktikoa izango dute nagusiki, baina, aldi berean, edukiak hobeto kokatzeko eta ulertzeko funtsezkoak diren kontzeptu-esparruak landuko dira.
Aiko Taldeko kideek elkarlanean arituko diren adituekin batera gidatuko dituzte mintegiak.
Oharra:
Informazio gehiago AIKO Taldea: 634423539 / [email protected]