Antzerkia eta dantza

Dantzatuko zenuke gurekin? Maddi Gaztelumendi, Malandain Ballet Biarritz

2024 maiatzak 22

Asteazkena

19:00-21:00

Doan

Victoria Eugenia Antzokia

Elebidun

Matrikulazioa: 2024 maiatzak 7 • 11:30

© Olivier Houeix

Oharra

Izen ematea doakoa da, baina Urtaroak ikuskizunerako sarrera erostea beharrezkoa izango da. Izen ematea maiatzaren 7ko 11:30etik aurrera (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez). Plaza-kopurua mugatua da, beraz onarpena izen emate ordenaren arabera izango da. Informazio gehiago:  943 483860 / ballett@donostia.eus

Malandain Ballet Biarritz eta Victoria Eugenia Antzokiaren eskutik, Urtaroak programaren inguruan egingo den tailerra, Thierry Malandain-en kreazioa.

Malandain Ballet Biarritzen formazio arduaradunen eskutik tailer koreografikoa proposatzen da programa honen zati baten inguruan.

Dantzan esperientzia gabeko helduentzat zuzenduta, tailer hau dibertimendurako eta dantza munduaren kontzientziaziorako sortu da. Ikuspegi ludiko batetik, dantzaren zenbait oinarri esploratuko dira. Horien artean gorputzaren kontzientzia, espazioaren bilakaera edota musika eta erritmoaren arteko erlazioa.