Antzerkia eta dantza

Ikusle Eskola: AvernoAndoni Mutiloa

2025 abenduak 19

Ostirala

19:00-20:00

Doan

Victoria Eugenia Club

Gaztelania

Matrikulazioa: 2025 abenduak 12 • 11:30

Ikusle Eskolak herritarren eta dantza ikuskizunen arteko zubiak landu nahi ditu. Kasu honetan, abenduaren 20an Victoria Eugenia Antzokian eskainiko den Averno lanaren sortzaile Mario Bermudez-en lanera gerturatzeko aukera eskainiko du. Andoni Mutiloak gidatuko du saioa, eta bertan, Mario Bermudezen ibilbide artistikoa ezagutzeko eta  ulertzeko tresnak eskainiko ditu, eta Averno lan koreografikoaren sormen prozesura gerturatuko ditu ikusleak. Horrela, Victoria Eugenia Antzokian abenduaren 20an eskainiko duen lan koreografikoaren emanaldiaz modu sakonean gozatu ahal izango da.

Oharra

Sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira abenduaren 12an 11:30etik aurrera, webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan. Bi gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.