Irri Dantzak tailerraGero Axular Taldea
2026 urriak 24
Larunbata
09:30 - 11:30
10 €
Euskara
Matrikulazio azken eguna: 2026 urriak 22 • 18:00

Sala de danza
Iturritik Jaialdiaren baitan, Victoria Eugenia Antzokiak, Euskal Dantza tailerra antolatu du Gero Axular Taldearen eskutik.
Irri dantzak, ez da hau daukaten izen bakarra, beste izen batzuekin ere ezagunak dira: Jostaketa dantzak, kalapita dantzak edota joku dantzak. Irri dantza izendapenarekin parte hartzaileen eta ikusleen libertimendua helburu duten dantzak ezagutzen dira. Dantza hauek testuinguru informaletan dantzatzen ohi ziren: tabernan, etxean edota lan egin ondoren. XX. mendearen hasieran hasi ziren galtzen eta beraien abantzu erabateko desagerpena mende horren hirugarren hamarkadan gertatzen da. Nafarroa osoan zehar haien lekukotasunak aurkitzen badira ere, Nafarroako mendialdean jaso izan dira gehien bat eta, eskualde honen barnean, Baztango Bailaran zehazki. Izan ere, Bailara honetako dantza taldeek eta txistulariek hamarren bat irri dantza mantendu dituzte bizirik.
Ikastaro hau 6 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzendua dago eta Gero Axular Taldeak emango du.