Muxikoak, jauziak, sauts: eguneratzea eta didaktikaAIKO Taldea
2026 apirilak 18
Larunbata
17:00-20:00
25 €
Euskara
Matrikulazio azken eguna: 2026 apirilak 18 • 17:00

AIKO Taldeak (Aiko Kultur Elkartea) Sakontzen (20 urte) mintegi-zikloa antolatu du bere 20. urteurrena ospatzeko. Urtarriletik maiatzera Victoria Eugenia Antzokiko Dantza aretoan hilean behin emango den bost saio monografikoko programa bat osatu du.
Zikloa banakako bost saiotan antolatu da, bakoitza bere aldetik eta bere izen-ematearekin. Laugarren proposamen honetan AIKO taldea Urte guztietako eskarmentutik abiatuta, dantza jauzien ezagutza partekatzera datoz hainbat arlotan lagungarri eta argigarri izateko asmo zintzoarekin.
Mintegiak musikako eta dantzako irakasleei, dantza taldeei, musika tradizionaleko profesionalei eta dantza sistemetan sakondu nahi duten dantzari eta ikertzaileei zuzenduta daude. Saioek izaera praktikoa izango dute nagusiki, baina, aldi berean, edukiak hobeto kokatzeko eta ulertzeko funtsezkoak diren kontzeptu-esparruak landuko dira.
Aiko Taldeko kideek elkarlanean arituko diren adituekin batera gidatuko dituzte mintegiak.
Oharra:
Informazio gehiago AIKO Taldea: 634423539 / [email protected]