Antzerkia eta dantza

Pandero integralaAIKO Taldea

2026 urtarrilak 24

Larunbata

17:00-20:00

25 €

Victoria Eugenia Antzokia

Euskara

Matrikulazio azken eguna: 2026 urtarrilak 24 • 17:00

Aiko Taldeak (Aiko Kultur Elkartea) Sakontzen (20 urte) mintegi-zikloa antolatu du bere 20. urteurrena ospatzeko. Urtarriletik maiatzera Victoria Eugenia Antzokiko Dantza aretoan hilean behin emango den bost saio monografikoko programa bat osatu du.

Zikloa banakako bost saiotan antolatu da, bakoitza bere aldetik eta bere izen-ematearekin. Lehen saio honetan Pandero Eskola, kantua, perkusioa eta dantza modu integralean landuko da.

Mintegiak musikako eta dantzako irakasleei, dantza taldeei, musika tradizionaleko profesionalei eta dantza sistemetan sakondu nahi duten dantzari eta ikertzaileei zuzenduta daude. Saioek izaera praktikoa izango dute nagusiki, baina, aldi berean, edukiak hobeto kokatzeko eta ulertzeko funtsezkoak diren kontzeptu-esparruak landuko dira.

Aiko Taldeko kideek elkarlanean arituko diren adituekin batera gidatuko dituzte mintegiak.

Oharra:

Informazio gehiago AIKO Taldea: 634423539 / [email protected]