XV. Dantza Kalean eta XXV. Kontxako Barra Klasikoak emango diote hasiera, asteburu honetan, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak (APDG) antolatutako Dantza Hilabetearen ospakizunei, maiatzaren 28an emango den Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXVI Galarekin itxiko dena.

2023.04.26

Larunbatean, apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko egunean, Alderdi Ederren Dantza Kaleaneko XV. edizioa ospatuko da. Bertan, 13 eskola ezberdinetako 281 dantzariek parte hartuko dute hainbat estiloko piezak interpretatuz: dantza garaikidea, jazza, neoklasikoa, urbanoa, aurredantza eta street jazza.

Hurrengo egunean, igandean, XXV. Kontxako Barra Klasikoa ospatuko da Kontxako pasealekuan. Bertan, 31 irakasleen 1476 ikaslek parte hartuko dute Gipuzkoako eta Bizkaiko eskoletakoak. 

Maiatzaren 7an, igandean, Iker Rodriguez Espainiako Dantza Konpainia Nazionaleko dantzariak eta Aukeran Dantza Taldeak Errebelazio Saria eta Ibilbidearen Saria jasoko dituzte, hurrenez hurren, APDGren eskutik. XX. Dantza Sarien banaketa ekitaldia Victoria Eugenia Club aretoan egingo da eta gonbidapenak antzokiko leihatilan bertan banatuko dira ekitaldiaren egun berean.

Eta Dantzaren Hilabeteari amaiera emateko, maiatzaren 28an, 12:00etan eta 19:00etan, Dantzaren Nazioarteko Egunaren XXVI. Gala ospatuko da Victoria Eugenia Antzokian. Besteak beste, Lucia Lacarra, Ion Agirretxe eta Iker Rodríguez interpreteek eta Illicite, Aukeran Dantza Konpainia eta Compañía Sharon Lavi/Barcelona Tap Dance International Conservatory/Escola Coco Comin D 'arts Escèniques (Bartzelona) konpainiek hartuko dute parte.

Galarako sarrerak ostegunean, apirilak 27, goizeko 11:30ean egongo dira eskuragarri Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta webgunean (Dantzaren Nazioarteko Egunaren XXVI. Gala).