Donostia Kulturak udazkeneko programazioa aurkeztu du
Donostia Kulturak salgai jarriko du bihar, irailak 7, udazkeneko arte eszenikoetako ordainpeko programazioa. Guztira, 75 antzerki, musika eta dantza ikuskizun aurkeztu dira gaur. Beldurrezko Zinemaren 34. Astea izango da ere udazkeneko hitzorduetako bat.
2023.09.06

Sarrerak bihar, irailak 7, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatilean eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.