Espainiako Kultura Ministerioak 2022an 18 urte bete zituzten gazteentzako iaz abiatu zuen Gazte Kultur Bonua Donostia Kulturako antzoki, kultur etxeetan eta museoan ere baliatu ahal izango da 2023ko otsailaren 28tik aurrera.

2023.02.28

 

Gazte Kultur Bonua produktu eta jarduera kulturalak erosi eta gozatzeko 400 euroko zuzeneko laguntza da, helduaroan kulturaren eskutik sartzeko gonbidapena. 2022ko urriaren 15a baino lehen izena emandakoek baliatu ahal izango dute eta urtebeteko epea izango dute Bonua erabiltzeko.

Ministerioak jakinarazi duenez, 2023an 18 urte betetzen dituzten gazteek ere aurki izango dute bonua eskuratzeko aukera.

Informazio gehiago: Gazte Kultur Bonuaren webgunea