Poesialdia, Donostiako Poesia Astearen bosgarren edizioa martxoaren 20tik 27ra izango dugu Victoria Eugenia Club, Liburutegi Nagusia eta Ernest Lluch Kultur Etxean. Sei egunetan zehar poesiaren inguruko ikuskizunak eta solasaldiak antolatu ditugu Euskal Herriko (Itziar Ugarte, Harkaitz Cano, Aritz Gorrotxategi eta Pello Otxoteko) zein kanpoko poetekin (Carlos Marzal, Manuel Vilas eta Mircea C?rt?rescu). Albistearen azken paragrafoan adierazi dugu nola lortu gonbidapenak.

2023.03.15

Aurreko edizioetan bezala, Donostia Kulturak bat egin nahi du, martxoaren 21ean, olerkiaren irakurketa, idazketa eta argitalpenerako ekimenak sustatzeko UNESCOk 1999an izendatu zuen Poesiaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin.

Hauek dira ekitaldiak, kronologikoki zerrendatuak. Jarduera guztiak 19:00etan hasiko dira, Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren sari banaketa (eguerdiko 12:00etan abiatuko dena) eta Carlos Marzalen ekitaldiak izan ezik (19:30era atzeratu da):

  1. Martxoak 20: Gu gabe ere. Biharamunean. Itziar Ugarte, Mikele Landa. Victoria Eugenia Club. Euskaraz
  2. Martxoak 21: VI. Donostia Kultura Poesia Lehiaketa: sari banaketa. Liburutegi Nagusia (Mandasko Dukearen aretoa, Konstituzio plaza). Euskaraz.
  3. Martxoak 21: Soneto bat irakurtzeko 20 modu. Harkaitz Cano, Maite Larburu, Beñat Barandiaran. Victoria Eugenia Club. Euskaraz.
  4. Martxoak 22: Itsas hariak. Aritz Gorrotxategi, Pello Otxoteko, Nerea Azcona, Nora Otxoteko. Victoria Eugenia Club. Euskaraz.
  5. Martxoak 23: Euforia. Carlos Marzal. Ernest Lluch Kultur Etxea. Aurkezlea: Itziar Mínguez Arnáiz. Gaztelaniaz.
  6. Martxoak 24: Una sola vida. Manuel Vilas. Ernest Lluch Kultur Etxea. 19:00. Aurkezlea: Ylenia Benito. Gaztelaniaz.
  7. Martxoak 27: La poesía de Mircea C?rt?rescu, perplejidad y alegría. Mircea C?rt?rescu. Ernest Lluch Kultur Etxea. Aurkezlea: Luisa Etxenike. Gaztelaniaz.

Gainera, erakusketa bat egongo da ikusgai Ernest Lluch Kultur Etxean martxoaren 17tik maiatzaren 13ra: No vodka on the moon, Ricky Davila.

Gonbidapenei dagogokienez, Victoria Eugenia Clubekoak martxoaren 17ko goizeko 11:30etik aurrera eskuragai egongo dira webgunean (jarduera bakoitzaren eremuan) eta Victoria Eugenia zein Antzoki Zaharreko leihatiletan. Ernest Lluch Kultur Etxekoak, berriz, martxoaren 17tik aurrera jaso ahalko dira kultur etxean bertan.