XVI. Dantza Kalean eta XXVI. Kontxako Barandak emango diote hasiera hurrengo asteburuan, apirilak 20 eta 21, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak (APDG) antolatutako Dantza Hilabetearen ospakizunei, apirilaren 28an egingo den Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXVII Galarekin itxiko dena.

2024.04.09

Larunbatean, apirilak 20, Alderdi Ederren Dantza Kaleaneko XVI. edizioa ospatuko da. Bertan, 13 eskola ezberdinetako 281 dantzarik parte hartuko dute hainbat estiloko piezak interpretatuz: dantza garaikidea, jazza, neoklasikoa, urbanoa, aurredantza eta street jazza.

Hurrengo egunean, hilak 21, igandea, XXVI. Kontxako Baranda ospatuko da Kontxako pasealekuan. Bertan, 31 irakasleren Gipuzkoako eta Bizkaiko eskoletako 1476 ikaslek parte hartuko dute.

Dantzaren Hilabeteari amaiera emateko, apirilaren 28an, 12:00etan eta 19:00etan, Dantzaren Nazioarteko Egunaren XXVII. Gala ospatuko da Victoria Eugenia Antzokian. Besteak beste, Igor Calonge eta Oihana Vesga sarituak, JAC Ballet, Jon Vallejo (Dresden), Hodei Iriarte, Chihiro Tamai eta Manuel Sánchez (Kiev ballet-a), Mikel Arana, Compagnie Illicite Bayonne, Elephant in the Black Box dantza garaikideko konpainia, Verdini Dantza Taldea eta Malandain Ballet Biarritz konpainiek hartuko dute parte.

Aurten berrikuntza gisara, XXI. Dantza Sarien banaketa ekitaldia Dantzaren Nazioarteko Eguneko Galaren baitan ospatuko da. Igor Calonge eta Oihana Vesga dantzariek, Ibilbide Artistikoari saria eta Dedikazio Saria jasoko dituzte, hurrenez hurren, APDGren eskutik.

Galarako sarrerak eskuragarri dira Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta webgunean.