Hona hemen Donostia Kulturaren guneen ordutegia martxoaren 30etik apirilaren 12ra bitartean. 2025-2026 ikasturtean zehar ohikoa den ordutegiarekin alderatuta hainbat aldaketa dago.

2026.03.24
San Telmo Museoa. Klaustroa
San Telmo Museoa. Klaustroa

Bulego orokorrak

Erregina Erregeorde 8ko bulegoak (Victoria Eugenia Antzokia): Astelehenetik ostiralera (9:00-14:00), jaiegunetan izan ezik (apirilaren 2tik 6ra, biak barne).

Konstituzio plaza 1eko bulegoak: Astelehenetik ostiralera (9:00-14:00), goiko paragrafoan aipatutako jaiegunetan izan ezik.

San Telmo Museoa

San Telmo Museoaren ordutegiari dagokionez, martxoaren 30ean itxita izango da. Martxoaren 31tik apirilaren 12ra egunero zabalduko ditu ateak: 10:00-20:00 (martxoaren 31n 19:00etan itxiko ditu ateak).

San Telmo Museoko Liburutegiari dagokionez, itxita izango da martxoaren 30ean eta apirilaren 2tik 6ra. Martxoaren 31n, 10:00-14:00 / 16:00-20:00. Gainerako egunetan ohiko ordutegia: apirilaren 7an eta 9an, 10:00-14:00 / 16:00-20:00. Asteazkenetan (1 eta 8) eta ostiralean (10), 10:00-14:00.

Urgull

Urgulleko Historiaren Etxea egunero zabalik martxoaren 30etik apirilaren 12ra. Ordutegia: 11:00-19:00.

Urgull Mendiko Liburutegiak egunero zabalik martxoaren 30etik apirilaren 12ra. Ordutegia: 11:00-13:30 / 16:30-18:30.

Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatilak

Programazioaren arabera joango dira leihatiletako ordutegiak egokitzen.

Victoria Eugeniako leihatila egunero zabalik (11:30-13:30 / 17:00-20:00), apirilaren 2, 5, 6 eta 12an izan ezik (lau egun horietan itxita).

Antzoki Zaharreko leihatila itxita egongo da martxoaren 28tik apirilaren 6ra. Gainera:

  • Bertan ekitaldirik ez bada: asteartetik ostiralera: 11:30-13:30.
  • Bertan ekitaldiren bat bada: 11:30-13:30 / 17:00-20:00.

Kultur etxeak eta liburutegiak

Aiete Kultur Etxea: martxoaren 30ean eta apirilaren 2tik 6ra, denak barne, itxita izango da; gainerako egunetan hauxe izango da ordutegia: 10:00-14:00. Apirilaren 11n arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Amundarain Mediateka (Martutene): martxoaren 30ean, 31n eta apirilaren 1ean zein 7tik 10era, egunero zabalik (10:30-13:30). Apirilaren 2tik 6ra, biak barne, itxita.

Casares eta Tomasene kultur etxeak: betiko ordutegia mantenduko dute, apirilaren 2tik 6ra izan ezik (egun hauetan itxita). Gainerakoetan, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30; apirilaren 11n, larunbata, Tomasenek soilik zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Egia Kultur Etxea: martxoaren 30etik apirilaren 1era, eta 7tik 10era, egunero zabalik (10:00-14:00). Martxoaren 31n eta apirilaren 7an arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Apirilaren 2tik 6ra, biak barne, itxita.

Ernest Lluch Kultur Etxea: ohiko ordutegia mantenduko du, apirilaren 2tik 6ra izan ezik (egun hauetan guztietan itxita); gainerakoan, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Intxaurrondo Kultur Etxea: martxoaren 30etik apirilaren 1era, eta 7tik 10era, egunero zabalik (10:00-14:00). Martxoaren 31n eta apirilaren 7an arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Apirilaren 2tik 6ra, biak barne, itxita.

Larratxo Liburutegia: martxoaren 30etik apirilaren 1era, eta 7tik 10era, egunero zabalik (10:00-14:00). Apirilaren 2tik 6ra, biak barne, itxita.

Larrotxene Kultur Etxea: martxoaren 30etik apirilaren 1era, eta 7tik 10era, egunero zabalik (10:00-14:00). Martxoaren 31n eta apirilaren 7an arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Apirilaren 2tik 6ra, biak barne, itxita.

Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder): ohiko ordutegia mantenduko du, apirilaren 2tik 6ra izan ezik (egun hauetan guztietan itxita): astelehenetik ostiralera, 10:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Liburutegi Nagusiko Haur Saila eta Haur Liburuaren Dokumentaziogunea (Fermin Calbeton 25): martxoaren 30etik apirilaren 1era, eta 7tik 10era, egunero zabalik (10:00-14:00). Martxoaren 31n eta apirilaren 7an arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Apirilaren 2tik 6ra, biak barne, itxita.

Loiola Kultur Etxea: martxoaren 30etik apirilaren 1era, eta 7tik 10era, egunero zabalik (10:00-14:00). Martxoaren 30ean eta apirilaren 9an arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Apirilaren 2tik 6ra, biak barne, itxita.

Lugaritz Kultur Etxea: martxoaren 30etik apirilaren 1era, eta 7tik 10era, egunero zabalik (10:00-14:00). Apirilaren 1ean eta 8an arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Apirilaren 2tik 6ra, biak barne, itxita.

Okendo Kultur Etxea: ohiko ordutegia mantenduko du, apirilaren 2tik 6ra izan ezik (egun hauetan guztietan itxita); gainerakoan, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00.