Hemen da 2026ko Dantza Hilabetea
XVIII. Dantza Kalean eta XXVIII. Kontxako Barandaren jarduerak emango diote hasiera hurrengo asteburuan, apirilaren 25ean eta 26an, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak (APDG) Donostian antolatutako Dantza Hilabetearen ospakizunei eta maiatzaren 3an, Victoria Eugenia Antzokian emango den Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXIX. Galarekin itxiko da.
Larunbatean, apirilak 25, Alderdi Ederren Dantza Kalean jaialdia ospatuko da. Bertan, 15 eskoletako 310 dantzarik parte hartuko dute hainbat estiloko piezak interpretatuz: dantza garaikidea, jazza, neoklasikoa, klasikoa, urbanoa, aurredantza eta street jazza.
Igandean, hilak 26, XXVIII. Kontxako Baranda ospatuko da Kontxako pasealekuan. Bertan, 33 irakasleren Gipuzkoako eta Bizkaiko eskoletako 1485 ikaslek parte hartuko dute.
Dantzaren Hilabeteari amaiera emateko, maiatzaren 3an, 12:00etan eta 19:00etan, Dantzaren Nazioarteko Egunaren XXIX. Gala ospatuko da Victoria Eugenia Antzokian. Besteak beste, Eukene Sagüés, Mattia Santini, Irma Hoffren, Raphaël Canet, Ada González dantzariak eta Malandain Ballet Biarritz, Led Silhouette, Kresala Dantza Taldea, Compañía Danza Mobile konpainiek parte hartuko dute.
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak (APDG) Thierry Malandain ospe handiko koreografoa saritzea erabaki du aurten. Sari-emate ekitaldia galan bertan egingo da.
Galarako sarrerak eskuragarri dira Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta webgunean.