Coltrane omentzeko eta Miguel Martin saritzeko gaua
Gau hunkigarria Trinin, batetik Jazzaldiko zuzendari ohiak, Miguel Martinek Donostiako Jazzaldia Saria jasoko du, bestetik Charles Tolliverren eta Marcus Millerren kontzertua izango da.
Benjamin Moussayk emango dio hasiera gaurko programazioari, San Telmoko klaustroan. Victoria Eugenian, JazzEñe zigilupean, Víctor Antón eta Daniel Juarez arituko dira.
Pat Metheny Kutxabank Kursaalera itzuliko da Side Eye III boskotearekin, agertokia bere goxotasun melodikoarekin betetzeko asmoz.
Chillida Lekun, Enric Peidro eta Federico Mazzanti bikoteak emango du kontzertua Zabalaga baserrian.
Eta Trinin, gau ahaztezina espero da. John Coltraneri bigarren omenaldia, oraingoan Charles Tolliverren eskutik eta Miles Davisi tributoa Marcus Millerren bandarekin.
Azken gaua Keler Guneko agertoki jendetsuan, bi euskal taldeen eskutik; Nøgen, bere 10. urteko biran eta HOFE, Igotz Mendez abeslaria buru duen proiektu musikalaren atzean dagoen izen artistikoa.