Emakumeak Zientzian ekimenari atxikitako ikerketa-erakunde eta -zentroetan lan egiten duten emakume zientzialari eta teknologo guztiak omenduko dituzte Intxaurrondo Kultur Etxean.

2024.02.07

Zientzia nesken kontua ere badela ikusarazteko, Emakumeak Zientzian jardunaldien hasiera ekitaldia Intxaurrondo Kultur Etxean izango da.

2017. urtean jaio zen ekimena helburu hauekin: Emakume zientzialariak ikusarazi, estereotipoak apurtu eta bokazio zientifikoak sustatzea. Zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea dute xede.

Donostia Kultura laguntzaile duelarik, 3 jarduera izango dira gurean:

  • Otsailak 8 Intxaurrondo Kultur Etxean 18:00etan
    Emakumeak Zientzian 8. edizioaren irekiera ekitaldia
    Ekitaldia Maitena Salinas kazetari eta aktoresak aurkeztuko du eta bere bakarrizketa batez gozatu ahal izango da. Bestalde, zientzia eta teknologia arloko sei pertsona protagonista duen bideo kanpaina aurkeztuko da, profesionalen bizipenak eta ikuspegiak partekatuz. Honen harira, hainbat zientzialari eta teknologo igoko dira oholtzara hortaz eztabaidatzeko.
    Ekitaldia musika giroan amaituko da Ertzak abestiaren bertsio berezi batekin.
  • Otsailak 8 – otsailak 23, Intxaurrondo Kultur Etxean 16:00etan
    Erakusketa: Zientzialariak CASIOren eskutik
    Zientzialariekin ilustratutako kalkulagailuak CASIOko Hezkuntza Dibisioaren ekimena dira, STEAM inguruneetan emakumezko erreferenteak emateko, genero-estereotipoak hautsiz. Emakumeak Zientzian ekimenari esker, ilustrazioak ikusteko aukera izango da Intxaurrondo K.E.n, zientziaren eta artearen arteko loturaz eginaz.
  • Otsailak 9, Vitoria Eugenia Club 18:00etan
    Hitzaldia: Emakume zientzialarik atzo eta gaur
    Gipuzkoako ikerketa zentroetan lanean ari diren bost emakume zientzialari Victoria Eugeniako Club aretoko oholtzara igoko dira murgilduta dauden ikerketei buruz hitz egiteko eta historiako emakume zientzialari handietako batzuk omentzeko hauen bizitza eta ekarpen zientifiko liluragarrien kontakizunaren bidez.