Ikasturtero 4 eta 16 urte bitarteko 5.500 ikasle baino gehiago hurbiltzen dira Donostia Kulturako antzokietara Eskolatik Antzokira programaren barruan. Programa honek antzerki, dantza eta zirku ikuskizunak proposatzen ditu ikasleen adin tarte guztietarako, bakoitzak bere material didaktiko osagarria izaten duelarik. Aurten 6 ikuskizun eskaini zaizkie eskolei eta erreserbak egiteko epea urriaren 1etik 11ra izango da.

2024.09.27
© Pío Ortiz de Pinedo

Gazteenen artean arlo eszenikoarekiko eta zuzeneko arteekiko maitasuna sustatzea da ekimen honen helburua eta osagarri garrantzitsua bilakatu daiteke haien prestakuntza akademikoan zein pertsona gisa duten garapenean.

Eskolatik Antzokira 2008-2009 ikasturtean abiatu zen eta 15 edizioetan 80.000 ikaslek baino gehiagok gozatu dute programaz. Ikuskizunak kalitate artistiko handikoak dira beti, ibilbide luzea eta sari garrantzitsuak dituzten konpainienak.

2024-2025 ikasturtean honako ikuskizunak eskainiko dira:

Eskolatik Antzokira programak testurik gabeko edo euskarazko piezak eskainiko ditu Victoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharrean eta Gazteszena (Egia) aretoetan. Erreserbak egiteko epea urriaren 1etik 11ra izango da.

Informazio gehiago: Eskolatik Antzokira 2024-25 liburuxka (pdf).