Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Astean izena emateko epea irekita dagoeneko
Ekainaren 15ean Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Astean lanak aurkezteko epea irekiko da. Aurtengo jaialdia urriaren 27a eta azaroaren 3a bitartean egingo da. Izena emateko azken eguna abuztuaren 15a izango da.
2023.06.14
Film laburrak eta film luzeak aurkezteko aukera egongo da.
Film luzeak Ikusleen Saria eskuratzeko lehiatuko dira eta aukeraketa horretan parte hartzeko, film luzeek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
- 2022ko urtarrilaren 1aren ondoren egindakoak izatea.
- Fantasia edo beldurra gai nagusia izatea.
- 30 minututik gorako iraupena izatea.
Hautaketa batzordeak lehiaketako film laburrak aukeratuko ditu. Aukeraketa horretan parte hartzeko, film laburrek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
- 2022ko urtarrilaren 1aren ondoren egindakoak izatea.
- Gehienez 30 minutu izatea.
- Fantasia edo beldurra gai nagusia izatea.
Informazio gehiago, oinarriak eta inskripzioa barne: Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea