2026ko apirilaren 23tik 30era bitartean Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean garatuko den Donostiako Giza Eskubideen 23. Zinemaldiko kartel ofizialeko argazkia Emoverek (Jotta Zubiria & Uxue Montero) egin du, aurreko urteetan bezala. Kartelaren diseinua Ytantos estudioak egina da.

2026.03.04

DDHH2026 Cartel web

Hasiera-hasieratik, zinemaldiak ahalmen handiko argazki polisemikoak hautatu ditu edizio bakoitzeko kartelerako: unean uneko errealitateari estu lotutako irudiak, edo denborazkotasuna gainditu eta hainbat irakurketa izan ditzaketenak, haiek behatzen dituzten pertsonen arabera.