Iturritik Jaialdia urriaren 15etik 20ra burutuko da Donostian. Guztira, aretoko 4 dantza-ikuskizun eta kaleko emanaldi bi izango dira, gehienak Euskal Herriko konpainienak: Kukai Dantza, Gero Axular, Eskola Dantza Taldea, Aukeran Dantza Konpainia eta Berritza. Sarrerak irailaren 13an salgai, goizeko 11:30ean.

2024.09.12

Iturritik zuzenean edaten duten sorkuntzak dira jaialdi honen protagonista. Iturria, jatorria, sustraia… inspirazio iturri da sortzaile ugarirentzat, eta jaialdi honek joera horren lekuko izan nahi du.

Goian esan bezala, Iturritik Dantza Jaialdian Euskal Herriko proposamenak izango dira nagusi. Ikuskizunez gain, pentsamendu zein formazioari bide emango dioten artistekin elkarrizketak, entsegu ireki bat eta master class-ak izango dira.

Sarrerak bihar, irailak 13, jarriko dira salgai, 11:30etik aurrera, Donostia Kulturaren ohiko kanaletan: Victoria Eugenia Antzokiko leihatila eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.

Programa osorik egunez egun

Nire txokotik (entsegu irekia), Kukai Dantza. Urriak 15. Victoria Eugenia Club

Rel i grapa, Víctor & Raúl Pérez Armero. Urriak 17. Victoria Eugenia Club. Goizean profesionalentzako eta maila aurreratutako ikasleentzako master class-a emango du Víctor Pérez Armerok.

Nire txokotik, Kukai Dantza. Urriak 18. Victoria Eugenia Club

Arratiako jota, Aiko Taldea. Urriak 19. Victoria Eugenia. Master class.

Tradiziotik berrikuntzaraEskola Dantza Taldea. Urriak 19. Okendo plaza. Doan

20 urte Gero-ago, más Gero que nuncaGero Axular. Urriak 19. Victoria Eugenia Antzokia
 
AiurriAukeran Dantza Konpainia. Urriak 20. Okendo plaza. Doan

Maxka'roa, Berritza. Urriak 20. Victoria Eugenia Antzokia