Donostia Musikak bederatzi kontzertuko zikloa antolatu du 2024 urterako Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean: Johann Sebastian Bach Zikloa.

2023.11.28

2024an, Donostia Musikak J. S. Bachen musikan barrena ibilbidea egiteko aukera eskainiko du. Programazio honek 4 ziklo izango ditu eta hainbat agertokitan aurkeztuko da, musikari alemaniarraren musika esanguratsuena ezagutarazteko asmoz.

Ziklo nagusiak sei kontzertu izango ditu eta Victoria Eugenia Antzokian eskainiko da; Goldberg bariazioak, biolontxelorako suiteak, klabe eta biolinerako musika, Musika Eskaintza... entzun ahal izango dira emanaldi horietan. Antzoki Zaharrean, berriz, hiru kontzertu eskainiko dituzte Musikeneko ikasle eta irakasleek, J. S. Bachen konposizio handiak interpretatuz: Klabea ongi tenperatua, biolin, oboe, klabe kontzertuak, etab.

Organorako Zikloak bost kontzertu barne hartzen ditu, Donostiako Santa Maria Basilika eta San Bizente Elizan eta Usurbilgo eta Azkoitiko parrokietan eskainiko direnak.

J.S. Bachen kontzertu handienak DVD bitartezko proiekzioetan ezagutu ahal izango dira, Gipuzkoako Sendagileen Elkargoan: Si Meza, Brandeburgoko kontzertuak...

Azkenik, ohikoa den bezala, Donostia Musikak J.S. Bach-en obra ulertzen lagunduko duen liburua argitaratuko du eta  abesti guztien (lied) itzulpena eskainiko du, bai gaztelaniara bai euskara.

Salmentari buruzko informazioa

Oraingo honetan, abonamendu bakarra eskainiko da, Victoria Eugeniako 6 kontzertuak biltzen dituena. Victoria Eugeniako lehen kontzerturako (Conductus Ensemble, urtarrilak 24) eta Antzoki Zaharreko Gazte Interpreteen ziklorako sarrera solteak erosi ahalko dira ere. Salmenta azaroaren 29an, goizeko 11:30etik aurrera abiatuko da Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.

Loturak:

Programa kontzertu guztiekin (pdf).

Victoria Eugeniako kontzertuetarako abonamendua (6 kontzertu, 65 €)

Gazte interpreteen zikloa (Antzoki Zaharra, 5 €): Musikene I-eko Piano Ikasleak, Musikene II-ko Piano Ikasleak, Musikene Barrok Orquestra