Literaktum 2025: literaturaz beteriko asteburua
Aurtengo edizioko lehen egunak igarota, asteburuari begira ere jardueraz beteta dator Literaktum jaialdia.
Azaroak 14
Bihar, azaroak 14 ostirala, bi idazlek dute hitzordua Literaktumen. Ernest Lluch Kultur Etxean, 19:00etan, Eider Rodriguez idazle errrenteriarra Dena zulo bera zen bere bosgarren ipuin liburuaz arituko da Iñigo Aranbarrirekin. Honez gain, ordu berean eta Tomasene Kultur Etxean, El español que enamoró al mundo izango dute hizpide Ignacio Peyrók, lanaren sortzaileak, eta Mitxel Ezquiaga kazetariak. Ostiraleko programazioa Miren Amurizaren Pleibak lanean oinarritutako bertso saio literarioak osatuko du, kasu honetan Loiola Kultur Etxean, hau ere, 19:00etan.
Azaroak 15
Asteburuan sartuta, larunbatean hilaren 15ean Carys Davies galestarrak Despejado aurkeztuko du Okendo Kultur Etxean, 19:00etan, Leire Palaciosekin solasean. Tomasenen, Antoine de Saint-Exupéryren El Principito lanean oinarritutako irrati-antzerkia moldatuko dute Inko Martínek eta bere taldeak, hau ere 19:00etan, eta 19:30ean, La doble vida de Virginia Woolf antzezlana izango da Lugaritz Kultur Etxeko Imanol Larzabal aretoan.
Azaroak 17
Hurrengo asteari begira, astelehenean, Javier Sierrak Juan Carlos Etxeberria izango du solaskide, lehenak idatzitako El plan maestrori buruz aritzeko. Ernest Lluch Kultur Etxean izango da, 19:00etan.
Antonio Machado poeta handia jaio zela 150 urte betetzen direnean, bere poema ezagun eta ez hain ezagunak entzungo dira baita ere astelehenean, Victoria Eugenia Cluben, 19:00etan, Ángel Marco esatari eta aktorearen ahotsean.
Literaktum Txikia
Literaktumen lehenengo asteburuan literaturaz gozatzeko aukera izango dute literaturazale gazteenek.
Azaroaren 15ean 17:00etan izango dira Literaktum Txikiaren baitan programatutako lau jarduerak. Hitzak Txorabiatzen eta Basoa antzezlanak ikusteko aukera izango da Ernest Lluch eta Aiete kultur etxeetan, hurrenez hurren.
Gros eta Etxarrieneko haurtxokoetan ilustratzaileekin lantegiak izango dira, Ainara Azpiazu Axpi eta Asier Iturralde Gastonekin, hain zuzen ere.