'Niaren oihartzunak' da 2025eko Literaktum jaialdiaren leloa
Literaktum letren jaialdiak azaroaren 10tik 23ra du aurtengo hitzordua. Sail eta proposamen berriekin eta, ohi denez, kolaborazio-sare zabalarekin gauzatuko da.
Niaren oihartzunak: bakardadearen eta nortasuna aro globalean izango du izenburu aurtengo jaialdiak, eta hala, galdera pertsonal eta unibertsal bat jarriko du mahai gainean: nola definitzen dugu gure burua mundu global batean? Bakardadea gero eta ohikoagoa da, eta nortasuna, askotan, galdua edo zatitua ageri zaigu. Literaturaren bidez, ni-aren oihartzunak entzun nahi ditugu, barrutik kanpora eta kanpotik barrura.
Literatura jaialdiaren lehen astean Juan Manuel de Prada, Arantza Urretabizkaia, Fernando Navarro, Julen Apella, Espido Freire eta Juan José Millás izango dira euren azken lanak aurkezten. Baita Belén Gopegui, Ignacio Peyró, Eider Rodriguez eta Carys Davies ere.
Azaroaren 17tik aurrera aldiz Javier Sierra, Javier Cercas, Samanta Schweblin, Harkaitz Cano, Agata Loth-Ignaciuk, Laura Chivite, Ignacio Martínez de Pisón eta Lourdes Oñederra izango dira parte hartzaileak.
Idazleen solasaldietarako sarrera librea izango da kasu gehienetan, hirutan salbu: Juan Manuel de Prada, Juan José Millás eta Javier Cercas entzuteko gonbidapena beharrezkoa izango da. Baita Victoria Eugenia Cluben izango diren hiru ikuskizunetarako ere.
Bost erakusketek, Kutxa Fundazioa Irun Literatura Sarien sari banaketak, irrakurraldi musikatuek, antzezlan batek, solasaldi eta afari literarioak eta Literaktum Txikiak osatzen dute besteren artean programazioa.
Informazio gehiago: Literaktum.