Ostegunean, azaroak 20, jarriko du Donostia Kulturak salgai neguko arte eszenikoetako programazioa. Berrikuntza gisa, Donostia Kulturako bazkideek lehentasuna izango dute 24 orduko aurresalmenta batean (azaroaren 19an hasita) eta % 20ko deskontua hainbat ikuskizunetan.

2025.11.18

Guztira, ordainpeko 65 ikuskizun (27 kontzertu, 24 antzezlan, 4 dantza emanaldi eta 10 haur ikuskizun) programatu dira.

Sarrera orokorrak ostegunean, azaroak 20, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.

Webgunean dagoen informazioaz gain, hona hemen programazio liburuxketara loturak.