15 kontzertu izango dira urtarriletik martxora 61. Jazzaldian arituko diren tokiko taldeak aukeratzeko. 

2026.01.09

Aurten aurkeztutako 49 proposamenen artean, eta taldeek egindako grabazioen arabera, Jazzaldiaren antolatzaileek urtarriletik martxora bitartean Donostian arituko diren 15 taldeak aukeratu dituzte. Haien zuzeneko emanaldien ondoren, bertaratutako publikoak puntuatu ahal izango du taldeetako bakoitza. Emaitza onenak lortutako hamar taldeak 61 Jazzaldiaren programan sartuko dira.

15 emanaldiak Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan, Lugaritz Kultur Etxean, Kutxa Fundazioa Klubean (Tabakaleran) eta Altxerri tabernan izango dira:

- Victoria Eugenia Kluba: sarrera doan, edukiera bete arte; gonbidapena kontzertuaren egunean bertan eskuratu behar da, 17:00etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.

- Lugaritz Kultur Etxea: sarrera doan, edukiera bete arte; gonbidapena kontzertuaren egunean bertan eskuratu behar da, 16:00etatik aurrera, Lugaritz Kultur Etxean.

- Kutxa Fundazioa Kluba eta Altxerri: doako sarrera edukiera bete arte. Ateak 19:30ean irekiko dira.

taula.jpeg