Bàrbara Mestanzak eta Marc Pujolarrek zuzendutako Sucia (Espainia, 2025) filmak lortu du Ikusleen Saria Film Luze Onenari Donostiako Giza Eskubideen 23. Zinemaldian, gaur gauean Victoria Eugenia Antzokian amaituko dena.

2026.04.30
Sucia
Sucia

Natxo Leuzaren Black Waterrek (Espainia, 2025) jaso du Amnesty International Saria Film Luze Onenari. 2010etik, AIk izendatutako epaimahai batek ematen du sari hau. Epaimahaia Diego Soto gidoilariak, Nuria Casal ekoizleak eta Nacho Gay, Oriol Porta eta Joxe Belmonte Amnistia Internazionaleko giza eskubideen aldeko ekintzaileek osatu dute.

Christophe Deramen La Barrière (Frantzia, 2025) eta Oliver Wrighten La Première Marche (Frantzia, 2025) filmek Gazte Epaimahaiaren Saria Film Labur Onenari irabazi du, ex aequo, 3.000 €-rekin hornitua (1.500 €bakoitzarentzat ), eta Maren Zubeldia eta Silvina Guglielmottiren Ultramarino (2025) filmak, berriz, EITB Saria Euskal Film Labur Onenari (1.000 €).

Gaur arratsaldean, 20:00etan, itxiera-galan banatuko dira sariak. Ondoren, zinemaldiaren edizio honi amaiera emateko aukeratutako filma proiektatuko da, Rebuilding (AEB, 2025), Mark Waler-Silvermanek zuzendua.