Udako programazioa maiatzaren 23an salgai
Ostiralean, maiatzak 23, jarriko du Donostia Kulturak salgai udako arte eszenikoetako programazioa.
2025.05.22

Guztira, ordainpeko 21 ikuskizun programatu dira (14 antzezlan, 4 kontzertu eta dantza ikuskizun 1), baita 60. Jazzaldia ere. Bestalde, udazkenean eta neguan izango diren 3 kontzerturen berri eman du.
Sarrerak ostiralean, maiatzak 23, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera donostiakultura.eus/sarrerak webgunean eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan.
Webgunean dagoen informazioaz gain, hona hemen paperezko euskarrietarako prestatutako materiala.