Asteazkenean, uztailak 30, jarriko du Donostia Kulturak salgai udazkeneko arte eszenikoetako programazioa.

2025.07.29

Guztira, ordainpeko 63 ikuskizun (21 kontzertu,  19 antzezlan, 7 dantza ikuskizun, bertso saio bat eta 15 haur ikuskizun) eta 7 jaialdi (Bolo-Bolo Weekend, IV. Kutixik Jaialdia, XVI. Metal Norte Festibala, XIII. Zombie Jaialdia, Revolution JamRock 2025, IV. Iturritik Dantza Jaialdia eta Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Astea) izango dira Donostia Kulturaren antzoki eta aretoetan.

Sarrerak asteazkenean, uztailak 30, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera donostiakultura.eus/sarrerak webgunean eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.

Webgunean dagoen informazioaz gain, hona hemen paperezko euskarrietarako prestatutako materiala.