José Miguel Monzón, El Gran Wyoming izenez ezaguna, urriaren 31tik azaroaren 7ra egingo den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Asteko kartel ofizialeko protagonista da. Telebistako aurkezlea, umorista, aktorea, musikaria eta komunikatzailea, El Gran Wyoming azken urteetako Espainiako telebistako pertsonaia karismatikoenetako bat da. 2006tik El intermedio albistegia aurkezten du La Sextan.

2025.06.20
Argazkia: Pedro Mambrú & Javier Bermejo / Kartelaren diseinua: Ytantos
Argazkia: Pedro Mambrú & Javier Bermejo / Kartelaren diseinua: Ytantos

Serie eta film ugaritan ere lan egin du, besteak beste, Muertos de risa (1999), Buñuel y la mesa del rey Salomón (2001), Vivancos 3 (2002) eta Isi/Disi: Alto voltaje (2006).

Astearen kartelak fantasiazko generoaren historiako zinemagile gailenetako bat omendu nahi du, David Lynch (1946-2025), urte honen hasieran zendua. Eta Eraserhead (1977) bere aurreneko film luzearen kartel mitikoa birsortuta egiten du; bertan, pelikularen protagonista bihurtuta ageri da El Gran Wyoming, Jack Nance (1943-1996) aktoreak antzeztu zuena.

Kultuzko filma estreinatu zenetik, munduko zinemaren azken bost hamarkadetan eragin itzela izan duten zinemagileetako baten ibilbidearen hasieratik alegia —besteak beste bereak dira Blue Velvet (1986), Wild at Heart (1990) eta Lost Highway (1991)— fantasiazko generoak beti zeharkatu zuen Lynchen lan gehiena. Bere filmak zalantzarik gabe mundu osoko pantailetara itzuliko diren urte honetan, Asteak omenaldia egin nahi dio ezinbesteko zinemagile honi edizio honetan bere irudia ekarrita.

Argazkia Pedro Mambrúk eta Javier Bermejok egina da. Kartelaren diseinua Ytantosek egina da.

Argazkiaren eta pieza zinematografikoen kredituak

  • Protagonista: El Gran Wyoming
  • Zuzendaritza: Pedro Mambrú & Javier Bermejo
  • Argazki zuzendaritza: Javier Bermejo AEC
  • Argiak eta kamera: Carlos S. Blanco
  • Clapper man: Edu Arroyo
  • Ile-apainketa eta makillajearen diseinua: Nacho Díaz (ND Studio)
  • Ile-apainketa eta makillajea: Leyre Gortari (ND Studio) & Álvaro Blanco (ND Studio)
  • Jantziak: Nerea Torrijos
  • Ekoizpena: Chus Feijoo
  • Kartelaren diseinu grafikoa: Ytantos
  • Kolorea / VFX: Javier Bermejo
  • Muntaketa: Pedro Mambrú 
  • Soinu-nahasketa: Pepe del Pozo (Noisecriteria)
  • Irudi digitaleko laborategia: Ptolomeo Cifuentes
  • Making of: Chus Feijoo & El Hombre Ola
  • Eskerrak: Edu Arroyo, Javi Sánchez-Blanco, Javier Pérez, Joaquín y RafaBlueberry Studios, Falco, Gecisa, Peris Costumes Group, ND Studio

 

Deskargatu 2025eko Beldurrezko Astearen kartela (jpg)