XXVI. Donostia Antzerki Sariko epaimahaikide izateko epea zabaldu da
Gaurtik aurrera, abenduak 20, eta abenduaren 31ra bitartean, XXVI. Donostia Antzerki Sariko epaimahaikide izateko izen-emate epea zabaldu da.
Donostia Antzerki Saria euskarazko antzerki profesionala bultzatzeko eta indartzeko Donostia Kulturak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak sortutako saria da. Urtero, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean antolatzen den ekitaldian, Donostian aurreko urtean euskaraz helduentzako eskaini den antzezlan onenari ematen zaio saria.
Parte hartzeko baldintzak:
- 2025ko urtarrilaren 1erako 18 urte beteta izatea.
- Donostiarra izatea, euskara jakitea eta antzerkia gustuko izatea.
Epaimahaian parte hartzeko inprimakia betetzeko epea abenduaren 31n bukatuko da. Izena eman dutenen artean bi pertsona aukeratuko dira urtarrilaren 2an egingo den zozketa bidez.