Gaur, abenduak 12, eta abenduaren 19a bitartean, XXVII. Donostia Antzerki Sariko epaimahaikide izateko izen-emate epea zabaldu da.

2025.12.12

Donostia Antzerki Saria euskarazko antzerki profesionala bultzatzeko eta indartzeko Donostia Kulturak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak sortutako saria da. Urtero, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean antolatzen den ekitaldian, Donostian aurreko urtean euskaraz helduentzako eskaini den antzezlan onenari ematen zaio saria.

Parte hartzeko baldintzak:

- 2026ko urtarrilaren 1erako 18 urte beteta izatea.

Donostiarra izatea, euskara jakitea eta antzerkia gustuko izatea.

Epaimahaian parte hartzeko inprimakia bete behar da. Izena eman dutenen artean bi pertsona aukeratuko dira abenduaren 22an egingo den zozketa bidez.