XXXII. dFERIAk programazio eszenikoa aurkeztu du
Gaur, abenduak 17, dFERIAren programazio eszeniko osoa aurkeztu da. Ikuskizun hauetarako sarrerak ostiralean, abenduak 19, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera. Gainera, Donostia Kulturako bazkideei 24 orduko aurresalmenta eskainiko zaie, bihar, abenduak 18, 11:30etatik aurrera. XXXII. dFERIA martxoaren 14tik 18ra bitartean egingo da eta LEGATUA izango du lelo.
Danimarka izango da 2026ko herri gonbidatua. Guztira, 31 konpainien, 31 ikuskizun eta 42 emanaldi izango dira Donostiako hainbat antzeztokitan. Kopuruei dagokienez, ikuskizun asko (% 74) estreinaldiak izango dira.
Diziplinen alorrean, % 48a dantza izango da, beste % 46a antzerkia, zirku ikuskizun bat eta diziplina anitzeko beste ikuskizun bat izango ditugu aurten.
Atzerriko konpainiak Italia, Taiwan, Danimarka eta Argentinatik datoz.