Datorren asteko arte eszenikoetako programazioa: ekainak 11-14
O Prentsa-oharra
2026 ekainak 3 • 10:00
Hemen duzue ekainaren 11tik 14ra Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean izango diren ikuskizunei buruzko informazioa.
Ekainaren 12an Victoria Eugenian emango den La Venidera konpainiaren No ikuskizunak hiru sari irabazi ditu ospatu berri den Max Sarien XXIX. edizioan: Emakumezko Dantzari Onenari, Koreografia Onenari eta Dantza Ikuskizun Onenari, eta Gizonezko Dantzari Onenaren sarirako finalista geratu da.
Emanaldiren bat kubritu behar duzuenok konfirmatu, mesedez, osteguna 11ko 12:00ak baino lehen.
- Ekainaren 11tik 14ra bitarteko arte eszenikoetako programazioa: informazioa eta argazkiak (Dropbox)
- 43º13'44''N, Olatz Gorrotxategi (Antzoki Zaharra. Ekainak 11. 19:30. 22 € / 16 €. ANTZERKIA)
- NO, La Venidera (Victoria Eugenia Antzokia. Ekainak 12. 19:30. 22 € / 16 € / 10 €. DANTZA)
- Fronteras, Eneko Sagardoy, Carolina Yuste (Victoria Eugenia Antzokia. Ekainak 13-14. 13; 19:30. 14; 19:00. 29 € / 24 € / 20 €. ANTZERKIA)