Le Trio Joubran (Palestina): Victoria Eugenia, abenduak 18
O Prentsa-oharra
2026 urriak 30 • 10:30
Donostia Kulturak Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Atalarekin elkarlanean Palestinako Le Trio Joubran taldearen 20 Strings elkartasun kontzertua antolatu du abenduaren 18rako Victoria Eugenia Antzokian arratsaldeko 19:30ean.
Sarrerak azaroaren 2an 11:00etan jarriko dira salgai donostiakultura.eus/sarrerak webgunean eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan. Sarrerak erosterakoan donazioak egiteko aukera izango da eta kontzertura joan ezin dutenek 0 ilarako sarrera sinbolikoak erosi ahal izango dituzte..
Sarreren salmentaren eta donazioen bidez bildutako dirua Oxfam Intermón GKEari emango zaio palestinar herria laguntzeko egitasmoetarako.
- Le Trio Joubran, 20 Springs (Victoria Eugenia Antzokia, abenduak 18, 19:30, 25 €)
- Le Trio Joubran, 20 Springs: informazioa eta material grafikoa (Dropbox)