Pantxoa eta Peio13. Adarra Saria
2026 ekainak 21 • 19:00
25
Hizkuntza: euskara
Itxaron zerrenda
Oharrak
Itxaron zerrenda (apirilaren 28ko oharra, 11:30): Sarrerak agortu dira, baina baliteke aurrerago Pantxoa eta Peioren kontzerturako sarrera gutxi batzuk salgai jartzea. Informazio hori jasotzeko, eman izena itxaron zerrendan sarrerak erosteko botoian sakatuta (sarrerak ez daude bermatuta).
Pantxoa eta Peio bikote aitzindariak 2026ko Adarra Saria jasoko du oholtzan Jon Insausti Donostiako alkatearen eskutik eta segidan kontzertua eskainiko dute Iñaki Dieguez (eskusoinua), Mixel Ducau (gitarra), Dánae Riaño (baxua), Gorka Pastor (teklatuak) eta Josu Erbiti (perkusioa) musikariez lagunduta.
Garaian, ehundaka kantaldi eskaini zituen Peio eta Pantxoa bikoteak Euskal Herri osoan barna. Milaka lagun, milaka bizipen, milaka kilometro.
2027ko urtarrilean eskainiko dituzten azken bi kantaldien aurretik, berrogei urtetik gorako ibilbidetik gogoan iltzatuak dituzten zenbait toki hautatu dituzte, bikotearentzat garrantzia sinboliko berezia dutenak, azken bira bat egiteko.