
Discos Mon OncleExtra de Navidad kontzertua
2025 abenduak 18 • 19:30
20 €
100 minutu
Elkarlanean oinarritutako askotariko Gabonetako kontzertua da Discos Mon Oncle, hitzordu berezi honetarako espresuki sortutako abestiak zein klasikoen bertsioak eskaintzen dituena, guztia inguru hurbileko musikari eta bakarlari berezienen eskutik. Gabonek iradokitzen dituzten gaiak eta aldarteak abestietan islatuko dira, akustikoan, lagun giroan, familia giroan. Tradizioa eta abangoardia, klasizismoa eta pop modernotasuna, belaunaldi guztietako partaideak, lagunen edo ezezagunen arteko kolaborazioak, guztia da posible da Gabonetako Discos Mon Oncle lagun giroko ospakizunean.
Ricardo Aldarondok sortu eta aurkeztutako Discos Mon Oncle podcastak hirugarren Gabonetako kontzertua antolatu du, eta, bertan, aurrerago ezagutaraziko diren hamabost musikari ospetsuk parte hartuko dute.
Discos Mon Oncle podcastaren hirugarren Gabon kontzertu honetan Mikel Aguirre, Sara Azurza, Andrea Buenavista & Pablo Oliva, Simón Ezquiaga, Lide Hernando, Lidia Insausti, Cheli Lanzagorta, Parade & Nacho Casado, Paul San Martín, Joserra Senperena, Javier Sun eta Itziar Yagüe artistak eta Zariatxo Abesbatza izango dira Victoria Eugeniako oholtzan.
