
Euskal Dantza TradizionalaEreintza Dantza Taldea
2025 urriak 17 • 18:45
Hizkuntza: euskara - 40 minutu
Aldaketak
Doan aretoa bete arte

Oharrak
Programatuta zegoen Gu Agustina ordezkatuko du ikuskizun honek
Ereintza Dantza Taldea 1958an sortu zen, Errenterian (Gipuzkoa). Urte hauetan guztietan, Euskal Dantza tradizionalaren kontserbazio zein transmisioan zentratu da taldea, Euskal Herriko lurralde osoan zehar zein nazioarteko jaialdietan parte hartuz. Oraingo honetan, Ereintza Dantza Taldeak Gipuzkoako eta Otsagabiako (Nafarroa) dantza tradizionalekin osatutako ikuskizuna eskainiko du.
Dantzariak: Ereintza Dantza Taldea. Musikariak: Mikel Oliveri, Andoitz Antzizar, Itziar Etxegia, Iñaki Letamendia, Mikel Ortiz, Edel Telletxea. Jantziak: Ereintza Dantza Taldea. Materiala: Ereintza Dantza Taldea.