© Jokin Fernández
Musika

Gorka UrbizuBira amaiera bat, besterik ez

aza. 13 - aza. 16 2025 • 13-15: 19:30 / 16: 19:00

30 € / 28 € / 26 €

Victoria Eugenia Antzokia

105 minutu

Itxaron zerrenda

Itxaron zerrenda (ekainaren 5eko oharra, 11:30):

Sarrerak agortu dira, baina baliteke aurrerago Gorka Urbizuren kontzertuetarako sarrera gutxi batzuk salgai jartzea. Informazio hori jasotzeko, eman izena itxaron zerrendan sarrerak erosteko botoian sakatuta (sarrerak ez daude bermatuta).

Gorka Urbizu (ahotsa, gitarra), Amaia Miranda (gitarra, ahotsa), Fernando Neira (baxua), Karlos Arancegui (bateria), Felix Buff (bateria, ahotsa)

Gorka Urbizuk lau kontzertu eskainiko ditu antzokian, eta modu horretan emango dio amaiera Tour Bat bira arrakastatsuari.

Lekunberriko musikariak mundu guztia harritu zuen ezustean Hasiera bat bakarkako lana kaleratuta (Only In Dreams, 2024). Disko honekin lau urteko isilunea apurtu eta harrera beroa jaso du hala entzulegoaren nola kritikaren partetik. Izan ere, Berri Txarrak-en agurreko kontzertu sonatu horietatik (Nafarroa Arena, 2019), fokuetatik aldenduta egon da egilea, bilaketa prozesu batean erabat murgilduta.

Prentsa musikalean urteko lanik onenen zerrendetan agertu da Hasiera bat eta, besteak beste, Musika Independentearen Sarietan (Premios MIN) Euskarazko Diskorik Onenaren Saria erdietsi eta Musika Bulegoa Saria ere jaso du.

© Jokin Fernández
© Jokin Fernández