Dantza Iturritik Jaialdia

Hitaz orhoit Kresala Dantza Taldea

2023 urriak 21 • 19:30

24 € / 18 € / 10 €

Victoria Eugenia Antzokia

60 minutu

Hitaz orhoit basakeriaren eta zentzugabekeriaren biktima ikusezinen oroimenez sortutako lana da, gehienetan emakumeak protagonista dituena. Pieza subliminala, argia eta aztarna bere errautsetatik berpizten den arimaren babes espiritualerako mantu gisa dituena. Idatzi gabeko alegoriak dituen mundu oso bat, zeinen gure barnean bertikalki murgiltzean -eta hori da gure sortze-modua-, burugabeko basakeria ahazten ez duena.

Hitaz orhoit obran keinua dantza gisa hartzen dugu, bere ekintza enpatikoa barneratuz, hitzik gabeko gorputz-hizkuntza bati buruzko trama artikulatu bat zifratuz, non ekitea «izatea» den eta, beraz «egotea» esan nahi duen -ez «itxuratzea»-, ikusteko, entzuteko eta isiltzeko kode zahar eta zaharkituari kontrajarriz. Azken batean, zentzumenen pertzepziora zuzendutako antzezpen koreografiko bat da, non dantzariak bere itzala airean marrazten dakien, mugimenduaren sentsualitatea eta keinuaren emozioaren artean, dantza obraren benetako protagonista bakar gisa hartuz.

Zuzendaritza artistikoa: Faustino Aranzabal, Idoia Ibarzabal
Koreografia: Faustino Aranzabal
Dantza maisu-maistrak: Faustino Aranzabal, Idoia Ibarzabal
Dantza-maistra gonbidatua: Ione Miren Aguirre - Malandain Ballet Biarritz
Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal
Argien diseinua: Inma Irazustabarrena - Eragin.stac