
Hitaz orhoitKresala Dantza Taldea
2025 urriak 18 • 18:45
Okendo plaza
Hizkuntza: euskara - 15 minutu
Doan aretoa bete arte

Hitaz orhoit basakeriaren eta zentzugabekeriaren biktima ikusezinen oroimenez sortutako obra da, gehienetan emakumeak protagonista dituena, historiaren itzal bazterrean mendeetan ahaztuak. Pieza subliminala, argia eta aztarna bere errautsetatik berpizten den arimaren babes espiritualerako mantu gisa dituena. Idatzi gabeko alegoriak dituen mundu oso bat, zeinen gure barnean bertikalki murgiltzean -eta hori da gure sortze-modua-, burugabeko basakeria ahzten ez duena.
Hitaz orhoit obran keinua dantza gisa hartzen dugu, bere ekintza enpatikoa barneratuz, hitzik gabeko gorputz-hizkuntza bati buruzko trama artikulatu bat zifratuz, non ekitea “izatea” den eta, beraz “egotea” esan nahi duen -ez “itxuratzea”-, ikusteko, entzuteko eta isiltzeko kode zahar eta zaharkituari kontrajarriz. Azken batean, zentzumenen pertzepziora zuzendutako antzezpen koreografiko bat da, non dantzariak bere itzala airean marrazten dakien, mugimenduaren sentsualitatea eta keinuaren emozioaren artean, dantza obraren benetako protagonista bakar gisa hartuz.
Zuzendaritza artistikoa: Faustino Aranzabal, Idoia Ibarzabal. Koreografia: Faustino Aranzabal. Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal. Dantzariak: María Pérez, Claudia Erentxun, Naia Lertxundi, Izaro Lozano, Enara Lardizabal, Lorea Esnaola, Irati Martikorena, Leire De La Hoz, Lide Muniategiadikoetxea, Marina Arruabarrena, Naroa Conde, Jone Muniategiadikoetxea, Maddi Iriondo, Nora Elosegi, Aitor Egaña, Josu Sagardia, Beñat Sasiain, Oier Goikoetxea, Manex Lizartza, Harkaitz Ardanaz, Oier Martikorena, Beñat Lizartza. Musika: Sabin Bikandi, Oskar Estanga, Joseba Tapia, Benito Lertxundi. Ahotsak: Mertxe Oliden, Jose Angel Irigaray. Letrak: Joxe Zapirain, Antoni O´breskey, Jose Angel Irigaray. Talde teknikoa biran: Inma Irazustabarrena, Eragin.stac.