Literatura Poesia Orduak

Itzalen tektonikaItxaro Borda, Joseba Irazoki

2025 irailak 10 • 19:00

Victoria Eugenia Club aretoa

Hizkuntza: euskara

Gonbidapenen erreserba: irailak 10 • 11:30

2025eko Poesia Orduak programaren bigarren saioan, Itxaro Borda idazleak eta Joseba Irazoki musikarien emanaldia izango da.

Itzalen tektonika (Susa, 2024) poesia bilduma argitaratu zuen Itxaro Bordak 2024an, Susa argitaletxearen eskutik. Ordutik, bilduma horretako poemak abiapuntu hartuta ikuskizun bat osatu dute Bordak eta Irazokik. Bertan, hamalau edo hamabost testu inguru aurkeztuko dituzte elkarrekin, gaiak, erritmoak eta giroak proposatuz.

Oharrak

Gonbidapenak egunean bertan ahal izango dira jaso webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan 11:30etik aurrera. Gehienez 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko.