Jazzaldia Musika Jazzaldia

J. Fox + Juanfe Pérez

2025 uztailak 23 • 12:30

8 €

Victoria Eugenia Antzokia

J. Fox

Juanma Urriza Razquin (batería), Fredi Peláez Gómez (teklatua), Oskar Lakunza Pérez (saxoak), Xabier Barrenetxea Garbizu (baxu elektrikoa)

J. Fox Jazz laukote berritzailea da, Yellowjackets, Spyro Gira edo The Rippingtons taldeen musikan inspiratua. Talentuz beteriko lau musikariz osatua, parte-hartzaile edo kideen inizialetatik sortzen da bere izena: Juanma Urriza (bateria), erritmo eta leuntasunaren maisua; Fredi Pelaez (teklatuak), zeinaren harmoniek soinu-aberastasun liluragarria gogorarazten duten; Oskar Lakunza (saxoa), taldea gidatzen duen soinu melodiko eta adierazkorrarekin; eta Xabier Barrenetxea (baxua), taldeari oinarri erritmiko eta melodiko sakonak ematen dizkiona. Jazz garaikidea, funk, musika latindar eta groove berritzaileetako elementuekin uztartzeagatik nabarmentzen da taldea, generoetatik harago, askotariko entzuleekin konektatzen duen kimika paregabea lortuz. J. Fox-ek birtuosismoz eta freskotasunez beteriko esperientzia musikala dakar, Jazzaren zaleak eta soinu-aukera berrien bila dabiltzanak harrapatzeko prest.

Juanfe Pérez: Prohibido el toque

Juanfe Pérez (baxua), Kike Terrón (perkusioa), David Sancho (teklatuak), Alicia Morales (ahotsa)

Juanfe Pérez polifazetikoak bere bakarkako lehen proiektua aurkeztuko du Donostian, Olga Pericet, Rosario La Tremendita edo Farruquito bezalako artistekin elkarlanean aritu ondoren. Eszena artikulatzen duen ardatz nagusia baxua izanik, Prohibido el Toque-ren zuzenekoa musikarien arteko energiagatik eta konplizitateagatik nabarmentzen da. Soinu-paisaia psikodeliko eta delikatuetatik hasi, giro berritu eta fresko batean kanta tradizionalenak kulunkatu eta berrituz, klimax lehergarri eta kementsuenetaraino. Ikuskizun honetan, baxuak hartzen du protagonismoa eta flamenkoaren elementu tradizionalei helduz, irudikatutako jatorri bat marraztuz eta proposatuz. Hala, baxu flamenku ukituaren kanon berriak agertzen dira, XIX. mendearen erdian gitarraren izakera moldatu zuten “toque barbero” teknika haien bila arituko balitz bezala.