Musika

Judith Jáuregui, pianoaHomeland

Iragandako ekitaldia

18 €

Victoria Eugenia Antzokia

70 minutu

Judith Jáureguik Homeland izeneko kontzertua eskainiko du.

Esku programa (pdf).

Nortasuna, finezia eta argia, horra Judith Jauregui donostiarraren hiru bereizgarri. International Piano aldizkari ingelesak honako hitzok erabili ditu berriki hura deskribatzeko: “intuizio sortzailea, artista irudimentsua, interprete harrigarriro pertsonala, txundigarria bere espresioaren heldutasunagatik”. Eta Piano News aldizkari alemanaren hitzetan, berriz, “interpretazioaren bikaintasunaz gainera, benetan zer esanik baduen piano-jotzaile bat entzuten ari garelako inpresioa egiten du”.

Frédéric  Chopin, Edvard Grieg, Manuel de Falla, Komitas Vardapet, Heitor Villa-Lobos eta Alberto Ginasteraren obrak joko ditu Jáureguik.