Dantza

Kill meMarina Otero

2025 azaroak 29 • 19:30

24 € / 18 € / 10 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: gaztelania - 90 minutu

Kill me (2024) lana Love me (2022) eta Fuck me (2020) lanen jarraipena da, eta, aldi berean, Recordar para vivir proiektuaren parte. Bertan, Marina Otero koreografoak hiltzen den egunera bitartean antzezlanen bertsio ezberdinak aurkeztea proposatzen du.

“Berrogeien krisiaren” klixean murgiltzeko asmoz, Marina Otero egiten zuen guztia filmatzen hasi zen: bihotza ireki eta egiten zuen guzti-guztia filmatzen zuen, 24 orduz egunean. Azkenean, baina, kolapsatu egin zuen: diagnostiko psikiatriko bat jaso zuen eta bere hurrengo antzezlana gertatutakoan oinarritzea erabaki zuen.

Buru-nahasmenduak zituzten lau dantzari deitu zituen, eta, Vatslav Nijinski maisua inspirazio hartuta, obra bat egin zuen amodioak sortutako erotasunaz hitz egiteko. Hori bai, artearen merkatuaren agenda inklusiboan sartzea lortzeko asmoz, landutako gaia osasun mentala zela azaldu zuen. Izan ere, hori da Marina Oteroren kondena, ondo salduko diren antzezlanak egitea bizirauteko (antzerkiaren munduan).

Testua eta zuzendaritza: Marina Otero. Interpreteak: Ana Cotoré, Josefina Gorostiza, Natalia Lopéz Godoy, Myriam Henne-Adda, Marina Otero, Tomás Pozzi. Zuzeneko musika: Myriam Henne-Adda. Zuzendari laguntzailea: Lucrecia Pierpaoli. Argien diseinua: Victor Longás Vicente, David Seldes. Soinu-diseinua: Antonio Navarro. Jantzien diseinua: Andy Piffer. Jostuna: Guadalupe Blanco Galé. Zuzendaritza teknikoa eta argiztapena biran: Victor Longás Vicente. Dramaturgia: Martín Flores Cárdenas. Argazkiak: Sofia Alazraki. Bideoa: Florencia de Mugica. Ekoizpen orokorra eta exekutiboa: Mariano de Mendonça. Ekozipena: Marcia Rivas. Ekoizpen laguntzailea: Kysy Fischer. Banaketa: Otto Productions (Nicolas Roux, Lucila Piffer), Tecuatro (Jonathan Zak, Maxime Seugé), PTC Teatro (Olvido Orovio). Koproduktoreak: Teatros del Canal (Madrid), HAU Hebbel am Ufer (Berlín), Cité européenne du théâtre, Domaine d’O, Montpellier/ PCM2024, Théâtre du Rond-Point (París), Célestins, Théâtre de Lyon, FITEI Festival Internacional de Teatro de expressão Iberica (Porto). Residencia artística de la Casa Velázquez du Ministère d’Education Supérieur, FITLO Festival Iberoamericano de Teatro de La Rioja, MAMBA: Museo de Arte Moderno de Buenos Aires: El Borde de sí mismo-ren laguntzarekin.