La chambre d'amourEntsegu irekia Malandain Ballet Biarritzekin
2026 maiatzak 21 • 19:00
Doan
Hizkuntza: gaztelania
Gonbidapenen erreserba: maiatzak 13 • 11:30
Malandain Ballet Biarritz Konpainiak La chambre d'amour lanaren inguruko entsegu irekia eskainiko du. La chambre d'amour maiatzaren 22tik 24ra bitartean ikusi ahal izango da Victoria Eugenia Antzokian, eta entsegu irekiak aukera emango die ikusleei lanaren inguruko xehetasunak ezagutzeko eta ondorengo emanaldiaz era osoagoan gozatzeko.
Entsegu irekian Thierry Malandainen sorkuntzaren zenbait zati aurkeztuko dituzte, eta ondoren, ikusleek koreografo eta dantzariekin solasaldia egiteko aukera izango dute.
Oharra
Sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira maiatzaren 13an 11:30etik aurrera, webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan. Bi gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.