Musika Zarzuela

La Gran VíaSasibill

ira. 12 - ira. 13 2026 • 19:00

38 € / 28 € / 20 €

Victoria Eugenia Antzokia

120 minutu

Sasibill Elkarte Lirikoak Federico Chuecaren La Gran Vía aurkeztuko du.

Madrilgo Gran Vía kale ezagunaren "sorreraz" era komikoan dihardu Gran Vía zarzuelak. Hainbat nortasun gorpuztuko dituzten pertsonaiak izango dira eszenatokian: La Menegilda eta la Sra. Virtudes, El paseante de las Cortes, Doña sinceridad, Elíseo madrileño eta El Caballero de Gracia. Kantu eta dantzekin ospatuko dute denek kalearen sorrera.

Abeslari eta aktore ugari izango dira taula gainean Sasibill Orkestra eta Koruarekin eta Madrilgo Cristina Guadañoren Baletarekin batera, guztiak ere Arkaitz Mendozaren musika zuzendaritzapean.