La mujer rotaAnabel Alonso
urr. 9 - urr. 10 2026 • 19:30
24 € / 18 € / 10 €
Hizkuntza: gaztelania - 90 minutu
Aurresalmenta
Sarreren salmenta: maiatzak 28 • 11:30
Anabel Alonso da La mujer rota antzezlaneko protagonista, Beauvoirren kontakizun nabarmenenetako bat. Narrazioa da sortzez, baina egituraren bidez, esperientzia eszeniko bizia bihurtzen da bakarrizketa, bere egia gordinki eta apaingarririk gabe azaltzen duen emakumezko ahots batean ardaztuta.
Urtezahar gaua. Murielle etxean da, bakarrik. Kaleko hotsekin eta bizilagunen ospakizun oihuekin ezin du lorik hartu. Gaubeila horretan, oroitzapenek orainaldi saminari egin beharko diote aurre, eta are itxura okerragoa duen etorkizunari. Galdu duena, kendu diotena, porrota eta bakardadea, horrek guztiak jokoz kanpo utzi dute, eta linboan noraezean dabil, bizirik irautearen eta hiltzearen arteko ezbaian. Haren benetako tragediak –aldi berean komedia dena– txiki-txiki eginda utzi du bere autoestimua, emakume gisa, emazte gisa, ama gisa eta alaba gisa.
Zuzendaritza: Heidi Steinhardt. Interpretea: Anabel Alonso. Zuzendari laguntzailea: Ana Barceló / Manuel de Durán. Eszenografia eta jantziak: Alessio Meloni. Argien diseinua: Rodrigo Ortega. Soinu-diseinua: Mariano Marín. Ezkoizpen exekutiboa: Jair Souza – Ferreira. Diseinu grafikoa: Javier Naval. Banaketa: Julio Municio. Ekoizpen zuzendaria: Miguel Cuerdo. Ekoizpena: LAZONA.