© Vicente A. Jiménez
Antzerkia

La ternuraOlympia Metroplitana, El punt de la I

abu. 26 - abu. 30 2026 • 20:00

29 € / 24 € / 20 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: gaztelania - 120 minutu

Aurresalmenta

Sarreren salmenta: maiatzak 28 • 11:30

Oharrak

Donostia Kulturako bazkideek % 20ko deskontua izango dute abuztuaren 26ko funtzioan. Eskaintza hau ekainaren 30ean amaituko da.

2019an Antzerki Ikuskizun Onenaren Max saria jaso zuen Alfredo Sanzolen La ternurak. Shakespearen inspiratuta, umorea eta emozioa uztartzen ditu, maitasunaz eta horren kontraesanez hitz egiteko.

Erregina baten eta bere alaben istorioa da; inposatutako ezkontzetatik ihesi, naufragioa izan eta uharte batera iritsiko dira. Egurketari bat eta bere semeak topatuko dituzte; ordutik aurrera, mozorro, korapilo eta ezusteko erromantzeek abentura dibertigarri eta samur bat abiaraziko dute.

Egilearen hitzetan, La ternurak “maitasunak eragiten duen kaltetik babestu ezinaz hitz egiten du”. Nahasteez eta enamoratzeez osatuta dago bilbe dibertigarria, irribarre batez dioskuna “samurtasunik ez bada, amodiorik ez da ageri”.

Testua eta dramaturgia: Alfredo Sanzol. Zuzendaritza: Rebeca Valls. Interpreteak: Rebeca Valls, Jordi Ballester, Diego Braguinsky, Paloma Vidal, Bruno Tamarit, Paula Braguinsky.  Zuzendari laguntzailea: Laura Romero. Eszenografiaren diseinua eta gauzatzea: Luis Crespo. Jantzien diseinua eta gauzatzea: Pascual Peris (Alejandro Andújarren jatorrizko diskinuan oinarrituta). Argi-diseinua: Mingo Albir. Jatorrizko musika: Fernando Velázquez. Karakterizazioa eta makillajea: Inma Fuentes. Musika aholkularia: Víctor Lucas. Mugimendu aholkularia: Rocío Mora. Kartelaren diseinua: Assad Kassab.  Argazkiak: Vicente A. Jiménez. Bideoa: Altheamedia. Atrezzoa: Enric Juezas. Osagarriak: Mara Ortí. Zuzendaritza teknikoa: Óscar Sanfélix. Argi- eta soini- teknikaria: Jonathan Alvear. Makineria teknikaria : Ana Dayo. Erregiforea: Estela Martínez, Ana Dayo. Ekoizpen exekutiboa: Diego Braguinsky, Paula Esquembre, María Boronat. Banaketa: Xema Soriano. Eskerrak: Lazona, Domingo Ferrandis, Companyia Teatre Micalet, Espai Xerea.

© Vicente A. Jiménez
© Vicente A. Jiménez